Aisialdiaz haratago, bidelaguntza dugu ardatz.

Jolasa eta aisialdia garapen emozional, sozial eta pertsonalerako funtsezko espaziotzat jotzen ditugu. Segurtasunez, konfiantzaz eta entzuna sentituz hazteak norbanakoaren garapenean eragiten duela sinesten dugu.

Hezkuntza-zerbitzuak

Testuinguru bakoitzera egokitutako hezkuntza-proposamen desberdinak
diseinatu eta kudeatzen ditugu:
● Ludotekak
● Gaztetxokoak / Gaztelekuak / Gazteguneak
● Oporraldietako hezkuntza-programak
● Jarduerak eta tailerrak
● Formakuntzak eta bidelaguntza

Guretzat aisialdi hezitzailea udalerriaren bizitzaren parte aktiboa da.

Horregatik, udal, elkarte eta gainerako eragileekin koordinatuta egiten dugu lan, elkarlanerako sareak sortuz. Horrela, komunitatea indartu eta denboran zehar jarraipena bermatzen dugu.

Proiektu bakoitza erreferentziazko espazio bihurtzea bilatzen dugu, haur, gazte eta familiek bertako eta komunitateko kide direla senti dezaten.

Gure jardueraren zati handi bat landa-inguruetan garatzen dugu, non hezkuntza- eta aisialdi-baliabideetarako aukera mugatuagoa izan ohi den.

Gertukoaren balioan sinesten dugu, komunitatearen zaintzan eta herri txikietan ere kalitatezko hezkuntza-proposamenak eskaintzearen garrantzian.

Izan ere, haurtzaroa zaintzea haiek hazten diren ingurunea zaintzea ere bada.

Haurrak zainduz, komunitatea eraikitzen.

Gure esperientzietako batzuk

Udako programak

Aste Santu eta uda garaiko udaleku irekiak

Araiako herri inauteri txikia

Asparreneko kultura arteko jaia

Euskara Eguna

Gau Beltza

Ideiaren bat al duzu?

Proiektu, jarduera edo prestakuntza-proposamenen bat buruan baduzu, atseginez lagunduko zaitugu.

Gure katalogoa nahi al duzu?

Ezagutu gure jarduera eta tailer guztiak.