Zuekin batera burutu ditugun egitasmoetan inplikazioa eta gertutasuna funtsezko oinarri
sendoak izan dira guztiontzat.
Egunerokoan umeekiko maitasuna eta sorturiko binkuloak loratuz joan dira, eta bizipen
ahaztezinak sortu dituzue haiekin batera.
Lan bikaina izan da.
Loratuz elkarteko Ane eta Nerea gurekin egon ziren Herediako elkartean euskararen eguna
ospatzen.
Jolas txoko ezberdinak jarri zituzten eta bere laguntzarekin umeak disfrutatu zuten akordatu
genuen denbora baino gehiago ze umeak oso gustora ibili ziren eta ez zuten alde egin nahi.
Errespetuz eta maitasunarekin bere presentzia eskaintzen zuten behar zutenerako.
Oso gomendagarriak, guk errepikatuko dugu.
Iruraiz-Gaunako Udalak oso modu positiboan baloratzen du Loratuzek udalekuetan
egindako lana. Haurren ongizatea, naturarekiko lotura, sormena eta elkarbizitza sustatzeko
erakutsi duten konpromisoa nabarmendu nahi dugu, baita familiei eta udalerriari eskaini
dieten hurbiltasuna eta profesionaltasuna ere.
Eskerrik asko egindako lanagatik eta elkarrekin bizitako esperientziagatik.