Zaintzan eta harremanetan, izateko eta hazteko
aukerak loratzen dira.
Guretzat, benetako ikaskuntza harreman, bizipen eta loturen bidez gertatzen da, haur eta gazteak seguru, entzunak eta errespetatuak sentitzen diren inguruneetan.
GURE IKUSPEGIA LAU ZUTABE NAGUSITAN OINARRITZEN DA
Jolas librea
Gozatzeko, sortzeko eta askatasunez jolasteko aukerak sortzen ditugu, haur eta gazte bakoitzaren erritmoak eta interesak errespetatuz.
Elkarbizitza eta loturak
Errespetuan oinarritutako harremanak sustatzen ditugu, gatazkak ikasteko, elkar ulertzeko eta hazteko aukera bihurtuz.
Pedagogia aktiboak
Haur eta gazteak hezkuntza-esperientziaren erdigunean jartzen ditugu, parte-hartzea, jakin-mina eta bizipenen bidezko ikaskuntza sustatuz.
Bidelaguntza kontzientea
Elkarrekiko harremanak eta ongizate emozionala zaintzen ditugu, presentzian, entzutean eta errespetuzko bidelaguntzan oinarritutako inguru seguruak sustatuz.
Ideiaren bat al duzu?
Proiektu, jarduera edo prestakuntza-proposamenen bat buruan baduzu, atseginez lagunduko zaitugu.