Jolastea ere haztea da.

Guretzat, jolasa, sormena eta elkarrekin bizitako esperientziak funtsezko tresnak dira haur eta gazteen garapen emozional eta sozialerako.

Eskaintzen ditugun jarduera formatuak

Adin, testuinguru eta behar desberdinetara egokitutako proposamenak eskaintzen ditugu:

Jarduera gidatuak

Jolasak, eskulanak eta bizipenak uztartzen dituzten proposamen gidatuak.

Jarduera libreak

Askatasunez aritzeko, sortzeko eta harremantzeko jarduerak.

Jolasguneak

Gozamenerako, bizikidetzarako eta elkarrekin jolasteko pentsatutako gune seguruak.

Zure neurrira

Gure jarduerak malguak dira, eta zuen beharretara egokitu ditzakegu. Katalogoko
proposamenez gain, zuen interes, behar edo ideietatik abiatutako ekimenak ere diseina
ditzakegu; talde, espazio eta komunitate bakoitza desberdina baita.

Ideiaren bat al duzu?

Proiektu, jarduera edo prestakuntza-proposamenen bat buruan baduzu, atseginez lagunduko zaitugu.

Gure ekintzen katalogoa jaso nahi duzu?

Utz iezaguzu zure helbide elektronikoa eta gure jarduera-proposamenak bidaliko dizkizugu.

Gure katalogoa nahi al duzu?

Ezagutu gure jarduera eta tailer guztiak.