Bidelagun izateko prestatzen

Haurren bidelaguntza ez da haiekin bakarrik lan egitea; geure burua berrikustea eta heldu gisa hazten jarraitzea ere bada. Horregatik, irakasle, hezitzaile eta familiei zuzendutako prestakuntzak sortzen ditugu, errespetuzko begirada kontzienteagoa txertatu
nahi dutenentzat.

Bidelagun izan nahi?

Hitzaldiak, prestakuntzak eta aholkularitza praktikoa eskaintzen ditugu, haur eta gazteen behar emozionalak hobeto ulertu eta hezkuntza-ingurune seguruagoak sortzeko.

Besteak beste, gai hauek lantzen ditugu:
● Errespetuzko bidelaguntza
● Hezkuntza emozionala
● Gatazken konponbidea
● Hazkuntza kontzientea

Neurrira egindako proposamenak

Talde, ikastetxe edo erakunde bakoitzaren beharretara egokitutako proposamenak ere
eskaintzen ditugu. Hitzaldi, prestakuntza edo bidelaguntza-gune bat antolatu nahi baduzu, gustura entzungo zaitugu.

«Ez dugu perfektu hezi nahi; kontzientzia handiagoz bidelagundu baizik.»

Ideiaren bat al duzu?

Proiektu, jarduera edo prestakuntza-proposamenen bat buruan baduzu, atseginez lagunduko zaitugu.

Gure katalogoa nahi al duzu?

Ezagutu gure jarduera eta tailer guztiak.